Machine translation

Etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzeko tailerra egingo da maiatzaren 6an, Azpeitian

2019/04/29
Etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzeko tailerra egingo da maiatzaren 6an, Azpeitian

Gipuzkoa Argitu programaren baitan, etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzera eta bide batez, herritarren bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako doako tailerra antolatu da maiatzaren 6an (astelehena), 18:30tan, Sindikatu Zaharrean. Saioan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. 



“Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko” izeneko tailerraren helburua bizitzeko diren eraikinen birgaitzea aurrera eramateko orduan herritarrei energia-eraginkortasunarekin zerikusia duten irizpideak eta ezagutzak eskura jartzea da, beti ere, modu erraz eta ulergarrian.

Eraginkortasun altuko birgaitzeak herritarren bizi-kalitatean eragiten du, ondorengo arrazoiengatik:
1) Aurrezpen ekonomikoa handituko da, energiaren kontsumoa gutxituko baita: isolamenduak, hermetikotasunak, aireztapen egokiak eta instalakuntza eraginkorrek energia aurreztea dakarte eta, ondorioz, baita dirua aurreztea ere.
2) Bertan bizi diren familiek osasunean irabaziko dute: hezetasunak kontrolatuko dira kondentsazioak saihestuz eta ondorioz, patologiak ekidinez.

Tailerrean parte hartu nahi duten herritarrek, aldez aurretik izena eman behar da. Horretarako, honako bideak erabil daitezke (izena emateko azken eguna: maiatzak 3, 15:00tan):
Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: edurne@izadi21.eus
Honako telefono zenbakira deitzea: 628532303 (astelehenetik ostiralera, 9:00tatik 17:00etara).
Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu

 

Tailerra Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen da eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu errazean. Aurten, aurreko urteetan  eskaintzen ziren tailerrez gain (“Eskuratu zure argindar kontsumoaren datuak eta murriztu zure kontsumoa!” eta “Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe!”) 2 tailer osagarri antolatu dira:


“Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko”
“Energia berriztagarriak zure etxean… posible da!” (udazkenean antolatuko da tailer mota hau)