Itzulpen automatikoa / Machine translation

Etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara egokitzen ikasteko saioak eskainiko dira

2023/09/26
Etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara egokitzen ikasteko saioak eskainiko dira

Energia Argitu programaren baitan, etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara nola egokitu ikasteko eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duen tailerra antolatu du urriaren 3an, 18:30tan, Azoka plazako aretoan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean. Saioetan parte hartzeko izena eman behar da. 


Kontsumo datuak ezagutzea (zenbat kontsumitu dugun edo noiz izan dugun kontsumo mailarik altuena) ezinbestekoa da murrizteko, aplikatzen den tarifa egokitzeko eta kontratatutako potentzia egokia ote den egiaztatzeko. Tarifa elektriko berriekin, honek berebiziko garrantzia du, izan ere, efizienteagoak direnei, kontsumoa murriztuz, eta gure kontsumoak modu egokian banatuz, aurreztu egiten da eta energia berriztagarriak sustatu. Tailer honetan herritarrei erakutsiko zaie hori nola egin, zehazki hiru gai hauek landuz: nola eskuratu norberaren argindar kontsumoaren datuak; nola murriztu eta birbanatu kontsumoa, ondoren tarifarik egokiena aukeratzeko; eta nola egiaztatu kontratatuta daukagun potentzia dela benetan behar duguna.

Tailerrean parte hartu nahi duten herritarrek, irailaren 28a baino lehen izena eman beharko dute. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

• Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
• Honako telefono zenbakira deitzea: 628-530-303 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00)
• Informazio osagarria: www.argitu.eus