Ez ohiko plenoa egingo da bihar, 19:00etan
2019/10/14
Bihar, urriak 15, asteartea, ez ohiko plenoa egingo du udalbatzak.
Honakoak izango dira landuko diren gaiak:
1.- Azaroaren 10ean, igandea, Kongresurako eta Senaturako egingo diren Hauteskundeak: Hauteskunde mahaietako karguen zozketa.
2.- Udalbatzak 2019ko urriaren 1ean egindako bilkuraren akta onartzea.
3.- 2020. ekitaldirako udal-zerga agintarauen aldaketari hasierako onarpena ematea.
4.- Euskarazko toki hedabideen jardunari atxikitutako dirulaguntzak:
4.1.- Urola Kostako Hitza.
4.2.- Uztartzen Euskara Elkartea -Uztarria-
4.3.- Erlo telebista
