Machine translation

Ezkurdia-Ladis Galartza eta Irribarria-Zabaleta Eskuz Binakako Txapelketa Nagusiko final laurdenetako partida, ostiralean Azpeitian

2019/02/05
Ezkurdia-Ladis Galartza eta Irribarria-Zabaleta Eskuz Binakako Txapelketa Nagusiko final laurdenetako partida, ostiralean Azpeitian

Eskuz Binakako Txapelketa Nagusiako final laurdenetako bat jokatuko dute ostiralean, otsailak 8, Azpeitian. Hain zuzen Ezkurdia-Ladis Galartza eta Irribarria-Zabaleta bikoteak izango dira aurrez aurre 22:00etatik aurrera Izarraitz frontoian. Sarrerak oraindik salgai dira www.entradasfronton.com helbidean.


Jaialdia Ilunpe pilota elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatu dute. Txapelketa nagusiko norgehiagokaren aurretik, Promozio Txapelketari dagokion beste neurketa bat jokatuko da, eta Jon Alberdi pilotari azpeitiarra ikusteko aukera izango da. Aurrelari azpeitiarrak Ugalderen eta Tolosaren kontra jokatuko du, Erasun bikote duela.

Kantxako sarrerak 25 euro ordaindu beharko dira, eta gradakoak hogei euro. Egunean bertan ere salgai izango dira Izarraitz pilotalekuko lehiatilan,18:00etatik aurrera.