Machine translation

Familia ekintzak izango dira urriaren 18 eta 25ean, Ekoetxean

2020/10/13
Familia ekintzak izango dira urriaren 18 eta 25ean, Ekoetxean

Ikasturte berriarekin bat, familia ekintzak antolatzeari ekin dio Ekoetxeak. Osasun larrialdi egoerara egokitu behar izan dituzte ekintzak eta datozen bi asteetan ekintza bera garatzeko lau txanda zehaztu dituzte. Erabilitako arroparekin osagarriak egiten arituko dira datozen hitzorduetan, eta 10 urtetik gora gaztetxoei zuzenduriko ikastaroa izango da. Urriaren 18 eta 25ean, egun bakoitzean bi txanda izango dira 11:00etan eta 12:00etan. Ekintzan parte hartu nahi dutenek urriaren 16a baino lehen eman beharko dute izena museo@ingurugiroetxea.org helbidera idatzita edo 943 81 24 48 telefonora deituta. Plaza mugatuak izango dira ekintza guztietan.