Itzulpen automatikoa / Machine translation

Festetan lan egin nahi dutenek bihartik uztailaren 12ra arte eman dezakete izena

2023/07/05
Festetan lan egin nahi dutenek bihartik uztailaren 12ra arte eman dezakete izena

​Azpeitiko Udalak udako herriko festetako jaiak irauten duten epealdirako hainbat eginkizunetarako (aparkalekuak, zaintzarako... ) pertsonak kontratatzeko beharra du. Helburu zehatz horretarako deialdia egin du eta interesa duten pertsonek izena eman dezakete Azpeitiko Udalean. ​Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko uztailaren 6tik 12ra bitartekoa izango dute, bi egunak barne.



Izena emateko lekua: Azpeitiko Udaleko Sarrera Erregistroan.

• Bete beharreko baldintzak: 16 urtetik gorako adina izatea.

• Hautaketa irizpideak, lehentasunezko hurrenkeraren arabera:

1º Azpeitian erroldatua egotea eta euskararen ezagutza izatea.
2º Langabetua izatea. Langabetuen artean, epe luzeko langabetuak lehenetsiko dira.
3º Eginkizun berdinetan lan esperientzia izatea.

• Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) NAN fotokopia
b)Langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen eguneratutako agiria.
c) Euskararen ezagutza, eskaera orrian adieraziko da.

- Azpeitian erroldatua egotea udalak ofizioz egiaztatuko du.

 

Eskaera orria