Gabon ekintzetarako begirale lan-poltsa osatzeko deialdia ireki da
2020/12/02
Gabonetako oporretan antolatuko diren ekintzetan haurrekin lan egiteko aisialdiko begiraleen lan poltsa osatzeko epea zabaldu da. Interesa dutenek curriculumak gib@azpeitia.eus helbide elektronikora bidali dezakete abenduaren 9, asteazkena, baino lehen.
Ondorengo jakintzak baloratuko dira:
• Begirale titulua izatea.
• EGA edo bere baliokidea izatea.
• Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea.
• Lan eskarmentua antzeko lanetan.
Horretaz gain, azpeitiarra izatea lehenetsiko da.
Informazio gehiago edo zalantzaren bat dutenek 943 15 71 60 telefono zenbakira dei dezakete.
