Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra egingo da hilaren 18an Ekoetxean
2022/12/12
Abenduaren 18an, 11:00etatik 13:00etara bitartean Gabonetako apaingarrien tailerra egingo da Ekoetxeak antolatzen dituen familia ekintzen baitan. Materialak berrerabiliz, bizitza berria emanez, apaingarriak egingo dira etxean intzilikatu ahal izateko. Saioan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, plazak mugatuak direlako. Horretarako info.azpeitia@ekoetxea.eus helbidera idatzi edo 943 81 24 48 telefono zenbakira dei daiteke.
