Gabonetako argiak, bihartik piztuta
2024/12/05
Urtero bezala, Azpeitiko Udalak Gabonetako argiak jarri ditu Bertan Merkatari Elkartearekin elkarlanean, Azpeitiko herriguneko zenbait kaletan eta Urrestillan. Berritasun moduan, Landetan ere jarri ditu zenbait argi aurten, auzotarren eskaerari erantzunez.
Abenduaren 6tik urtarrilaren 7a bitartean izango dira piztuta argiak, iluntzen duenetik (automatikoki pizten dira iluntzean) 00:00ak bitartean. Egunero gehienez sei orduz piztuta izango direla aurreikusita, 12,36 kWh kontsumoa izango dute orotara (bataz beste, 0,36 etxek urtebetean duten kontsumo energetikoa).
Kaleetan ipintzen diren argiak alokatu egiten dira eta aurtengo aurrekontua 17.623,65€koa da. Horietatik 14.550 € Bertanek ordainduko ditu horretarako Eusko Jaurlaritzatik jasotako laguntza baten bidez. Gelditzen diren 5.977,65€ak Azpeitiko Udalak jarri ditu merkataritza txikiari bultzada emateko helburuz.
