Gabonetako haurren parkea, inklusiboagoa
2019/12/20
Gabonetan ohikoa den bezala, Bertan Merkatari Elkarteak eta Udalak haurrentzako Gabonetako parkea jarriko dute Izarraitz pilotalekuan. Abenduaren 26, 27 eta 28an, goiz eta arratsaldez izango da. Aurtengorako hainbat aldaketa egingo dira, baina bada bat garrantzitsua: Marea Urdinakoekin elkarlanean aniztasun funtzionala dutenentzat lehentasun txartelak eta ordutegi berezi bat hitzartu dituzte.
Orudtegi bereziari dagokionez, abenduaren 26 eta 27an 15:00etatik 16:00etara bitartean aniztasun funtzionala dutenentzat soilik izango da irekita, ondoren herritar ororentzat izango da irekita. Abenduaren 28an, berriz, goizez izango da aukera hori, 10:00etatik 11:00etara.
Lehentasun txartelak, udaletxean
Saninazioetan barraketarako egin bezala iladetan lehentasun txartela eskuratzeko aukera ere izango dute. Txartela behar dutenek, dagoeneko egin dezakete eskaera udaletxean.
Berritasun gehiago
Ohiko puzgarriez gain, abenduaren 26 eta 28an Txan Magoaren ikuskizuna izango da eta globoekin figurak egiteko tailerra ere eskainiko dute.
