Machine translation

Gabonetan hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute haur eta gazteek

2023/11/29
Gabonetan hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute haur eta gazteek

Gainean dira aurtengo Gabonak, eta Udal Gazteria Sailak hainbat ekintza antolatu ditu. Abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an izango dira bai ludotekek antolatutakok, bai Gaztelekuak antolatutakoak. Ludotekek goiz ekintzak eta egunpasa bat antolatu dituzte; Gaztelekuak, berriz, goizez zein arratsaldez egingo ditu ekintzak.


Ludotekek antolatutako ekintzetan parte hartzeko, 15€ ordaindu beharko dira, eta izen-ematea online egitea lehenetsiko da. Hala ere, Gazte Informazio Bulegoan modu presentzialean egiteko aukera ere izango da. Gaztelekuari dagokionez, Txuri Urdinera egin behar duten ekintzak 15€ko kostua izango du (izen-ematea), eta bestelako ekintzak doan izango dira.

Izena eman ahal izateko formularioak eta bestelako informazioa ikastetxeen bidez jasoko dute gurasoek.

Edozein zalantza izanez gero, deitu 943 15 71 61 edo 943 15 71 60 telefonoetara edo idatzi mezu elektronikoa gazteria@azpeitia.eus edo gib@azpeitia.eus helbide elektronikoetara.