Gabonez gozatzeko, egunpasak eta bestelako ekintzak
2024/11/29
Aurtengo Gabonak gainean ditugun honetan, hainbat ekintza antolatu ditu Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak, bai ludoteketatik, bai Gaztelekutik. Batzuk zein besteak abenduaren 23an, 26an eta 27an izango dira.
Ludoteketatik egunpasa egingo dute abenduaren 26an, eta eta beste bi egunetan, abenduaren 23an eta 27an, goiz ekintzak izango dituzte. Gaztelekutik, berriz, abenduaren 23an egingo dute egunpasa, Txuri-Urdin izotz pistara. Beste egunetan nerabeekin adostutako ekintzak egingo dituzte Gaztelekuan bertan.
Ludoteken kasuan, ekintzen kostua 15€koa izango da, eta izen-ematea online egitea lehenetsiko da. Hala ere, Gazte Informazio Bulegoan egiteko aukera ere izango da. Gaztelekuaren kasuan, berriz, Txuri Urdinera egin behar duten ekintzak 15€ko kostua izango du, eta bestelako ekintzak doan izango dira.
Izena eman ahal izateko formularioak eta bestelako informazioa ikastetxeen bidez jasoko dute gurasoek. Abenduaren 10era arteko epea egongo da izena emateko.
Edozein zalantza izanez gero, deitu 943 15 71 61 edo 943 15 71 60 telefonoetara edo idatzi mezu elektronikoa gazteria@azpeitia.eus edo gib@azpeitia.eus helbide elektronikoetara.
