Itzulpen automatikoa / Machine translation

Gai zerrenda zabala uztaileko ohiko udalbatzarrean

2024/07/01
Gai zerrenda zabala uztaileko ohiko udalbatzarrean

Uztaileko ohiko udalbatzarra izango da bihar, asteartea, 19:00etan, udaletxean. Gai ugari izango dituzte mahai gainean udal ordezkariek: besteak beste, euskara eta kirol patronatuak desegiteko akordioa onartzea, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategikoa onartzea eta Palestinari buruzko mozioa.


Gai zerrenda:
1.- Udalbatzak ekainaren 4an eta ekainaren 18an egindako bilkuren aktak onartzea.
2.- Udalaren 2023ko kontu orokorra onartzea
3.- 2023ko ekitaldian kontu-hartzaileak adierazitako eragozpenen txostena.
4.- 2024. ekitaldirako udalaren, bere erakundeen eta Azpeitia Berritzen SAren ordainsarien igoera onartzea.
5.- Udalbiltza Partzuergoan udalaren ordezkaria izendatzea (titularra eta ordezkoa).
6.- Azpeitiko Euskara Patronatua desegiteko akordioa onartzea eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak udalak bere bitartekoen bidez zuzenean kudeatzea.
7.- Azpeitiko Kirol Patronatua desegiteko akordioa onartzea eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak udalak bere bitartekoen bidez zuzenean kudeatzea.
8.- Azpeitiko herrirako zarata-mapa diagnostikoaren onarpena.
9.- Azpeitiko Udalaren VII. Plangintzaldirako erabilera plana: Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategikoa 2023-2027.
10.- 2025eko ekitaldiko herriko jai-egunaren berri ematea.
11.- Alkatetzak 2024ko maiatzean emandako ebazpenen berri ematea.
12.-Palestinari buruzko mozioa
13.- Galdera eta erreguak.