Garate Anaia auzoa eraberritzeko lanak hasi dira
2020/01/15
Azpeitiko Udala Garate Anaia auzoa berritzeko lanekin hasi da. Inguru hori eraberritzeko lanketa egin du Udalak bertako bizilagunekin, eta proiektua adostu ostean, hasi dira lanak. "Auzoa zaharkituta zegoen, eta eraberritzeko beharra zuen, Denon Artean prozesuen baitan, bertako bizilagunekin adostu dugu bertan egin beharrekoa. Eskertzekoa da auzotarrek elkarlana", adierazi du Aitor Bereziartua hirigintza zinegotziak.
Lanak lehiaketa publiko bidez esleitu dira eta Art eraikuntza enpresa hasi da obrak egiten. Urbanizazioa berritzeaz gain, azpiegiturak (ura, gasa, telefonia...) legedira egokituko dira. Lanek 394.139,66€ aurrekontua dute, eta lau hilabeteren buruan bukatzea aurreikusten da.
