Itzulpen automatikoa / Machine translation

Gaur hasiko dituzte Urrestillako Kaletxiki kalea berritzeko obrak

2024/07/15
Gaur hasiko dituzte Urrestillako Kaletxiki kalea berritzeko obrak

Urrestillako Kaletxiki eta Kaleaundi berrurbanizatzeko obra proiektuaren bidez, Urrestillako erdigunea eraberritzeko proiektua martxan du Azpeitiko Udalak. Gaur hasiko dira lehen fasearekin, Kaletxiki kalean.


Lehenik eta behin, kale horretako etxeak urik gabe ez geratzeko, kanpotik bypass bat egingo dute. Ondoren, hirigintza lanak hasiko dituzte: espaloiak berritu, errepidea berritu… Horrez gain, ur saneamendu sistema berrituko dute.
Aurreikuspenen arabera, bost hilabeteko epea izango dute Kaletxikiko obrek. Urrestillako erdigunea berritzeko proiektu osoak, berriz, lau urteko iraupena izango du, eta lau fasetan banatuko da.