Machine translation

Gazte Kirol Programaren xehetasunak azaldu eta zehazteko bilera egingo da irailaren 20an

2022/09/08
Gazte Kirol Programaren xehetasunak azaldu eta zehazteko bilera egingo da irailaren 20an

Programan interesa dutenei zuzendutako bilera izango da hilaren 20an, 19:00etan kiroldegian egingo dena. Bertan, programaren nondik norakoak azaltzeaz gain, ekintza programa zehaztuko da; eta egun horretan izena emateko aukera ere izango da. 


Gazte Kirol Programa iaz jarri zen abian, DBHko ikasleei ariketa fisikoa egiteko zerbitzua eskaintzeko helburuz. Lehen Hezkuntza bukatzearekin bat bukatzen da Eskola Kirola, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan gazteei herriko kirol baliabideak zein diren eta herrian kirola egiteko zein aukera dituzten erakusteko helburuarekin jarri zen abian. Are gehiago, DBHko gazte horiek herriko edozein esparrutan haien kasa ariketa fisikoa modu osasuntsu batean egin ahal izateko hezi nahi dira.

Iazko esperientziaren ondoren, aurtegoan ere programari jarraipena ematea da helburua, eta horretarako, izen ematea irekita dago. Aurtengoan, herrian dagoen federatutako kirol-eskaintzaz gain, jarduera fisiko eta kirol ekintza ezberdinak probatzeko aukera eskainiko zaie 12-16 urte bitarteko neska-mutilek beren aisialdia modu aktibo, osasungarri eta lagunartean garatu ahal izateko. Astean saio bat izango da, 19:00etatik 20:30era, herriko kirol instalazio desberdinetan eta ekintza desberdinak egingo dira: paddle, boleibola, judo-karate... Hileko 15€ko kuota izango du. 

Programaren inguruko xehetasunak azaldu, ekintza programa zehaztu eta zalantzak argitzeko asmoz bilera antolatu da irailaren 20rako, 19:00etan kiroldegian. Egun horretan hurbildu ezin dutenek, informazioa eta izen-ematea egiteko aukera 943-81 30 69 telefonoan, azpeitigazteKP@gmail.com e-postan edo @gaztekirol instagram kontuan dute,