Itzulpen automatikoa / Machine translation

Gazteen emantzipazioa laguntzeko, etxebizitzen alokairurako laguntzak abian dira

2023/05/22
Gazteen emantzipazioa laguntzeko, etxebizitzen alokairurako laguntzak abian dira

Azpeitiko Udalak 2013. urtetik abian ditu etxebizitzen alokairurako laguntzak eta aurtengo deialdia ere abian du. Laguntzaren horren bidez, gazteen emantzipazioa bultzatzea edo erraztea izan da helburua hasieratik, baina beharrak ikusita beste hainbat sektoretara ere zabalduz joan da laguntza. Hala, gaur egun, mugikortasun urria duten herritarrek, bananduta edo dibortziatuta daudenek, 70 urtetik gorakoek eta alargunek ere jaso dezakete laguntza, badiltzak betetzen badituzte. Urriaren 15a izango da aurtengo diru laguntzen eskaera egiteko azken eguna.



Gazteen kasuan, eskatzaileentzat Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programako laguntza-eskaera egina izatea ezinbestekoa da. Laguntza horren osagarria baita udalaren laguntza. Gaztelagun laguntza ahal bezain pronto tramitatzea gomendatzen zaie alokairuan bizi direnei.

Laguntzaren xehetasunak


• Alokairua ordaintzeko, gehienez, 350 euro emango ditu udalak, eskaera bakoitzeko.
• Alde Zaharra Biziberritzeko prozesuaren baitan, gune horretan alokairuan bizitzen jartzen direnek 50 euro gehiagoko laguntza jasoko dute. Beraz, Alde Zaharrean etxea alokatuz gero, gehienez, 400 euroko languntza izango dute.
• Alokairuaren errentak 650 euro baino gutxiagokoa izan behar du.
• Laguntza hamabi hilabetekoa izango da.

Diru-sarreren araberako laguntzak
Dirulaguntzaren zenbatekoa, eskatzaileen diru-sarreren arabera ezarritako atal sistema baten oinarritzen da, atal bakoitzari portzentai bat


0,00 € - 15.000,00€ alokairuaren % 60
15.000,00 € - 21.000,00 € alokairuaren % 50
21.000,00 € - 30.000,00 € alokairuaren % 45
30.000,00 € - 35.000,00 € alokairuaren % 35