Gaztetatik, parte hartzea sustatzen
2021/12/15
Gaztetatik parte hartzea sustatzeko helburuarekin, datorren urtera begira udalean eskaerak egiteko lanketa egin dute Gaztelekuan. Bertan, batzar bat ere antolatu zuten, zernolako eskaerak egin erabakitzeko, eta udalera aurkeztea ere erabaki zuten. Hala, duela zenbait egun, Ainara Larrañaga zinegotziarekin elkartu ziren Gaztelekuko hainbat ordezkari.
DBH-ko ikasleek prozesua eta eskaerak aurkeztu zizkieten. Ainara Larrañagak, berriz, aurrekontuak nola funtzionatzen duten azaldu zien: "Beraien eskaera aztertuko dugu orain udalean, eta ahalik eta azkarren erantzutekotan gelditu nintzen",
