Itzulpen automatikoa / Machine translation

Gipuzkoako Erroten Egunaren baitan, Igarako Errota bisitatzeko aukera izango da

2023/05/09
Gipuzkoako Erroten Egunaren baitan, Igarako Errota bisitatzeko aukera izango da

Errotak ezinbesteko tresnak izan dira gurelurraldearen historian. Horien balioa ezagutzeko aukera izango da maiatzaren 14an, igandean. Gipuzkoako Errota desberdinak ezagutu eta bisitatzeko aukera izango da eta, tartean, Azpeitian, Loiolan, dagoen Igarako Errota. Hiru bisita gidatu eskainiko dira 45 minutukoak; 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Bisitak adin guztietako pertsonentzat dira eta doakoak badira ere, aurrez izena eman behar da hemen.


Igarako errota Loiolako santutegitik metro gutxira, Sistiagako bidegurutzean, dagoen XVIII. mendeko errota da, eta bisitariek errekako ura erabiliz arto-irina nola egiten den ezagutzeko aukera izango dute.