Itzulpen automatikoa / Machine translation

Gipuzkoako herri-orientazioko V. Ligako lehen proba jokatuko da igandean Azpeitian

2023/02/02
Gipuzkoako herri-orientazioko V. Ligako lehen proba jokatuko da igandean Azpeitian

Datorren igandean, otsailak 5, Gipuzkoako 2023ko herri-orientazioko V. Ligako lehen proba jokatuko da Azpeitian. Iaz antolatu ziren lehen aldiz Orientazio probak Azpeitian eta izandako harrera beroaren ostean, igandean herri-orientazioko proba jokatuko da. 9:30etatik eguerdia bitartean izango da proba eta bertan parte hartu nahi dutenek gaur (otsailak2) 22:00ak arte dute izena emateko aukera. Banaka zein familian har daiteke parte. 

 

PROGRAMA
Otsailak 5, igandea

9:30 h: Harrera gunearen irekiera Azpeitiko plaza nagusian dagoen Azoka Plaza eraikinean.
10:00 h: Lehen irteerak.
10:15 h: Orientazioko oinarrizko ikastaroa harrera gunean (15 min).
12:00 h: Azken irteerak.
BERRIA 13.30 h: 2022ko GOL sari banaketa.
14:00 h: Helmugaren itxiera.