'Giza baliabideak. Erakundeetako pertsonen zuzendaritza' ikastaroan izena emateko epea zabalik da
2019/11/12
Azpeitiko Udalak Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean, giza baliabideen kudeaketaren inguruko ikastaroa antolatu du azaroaren 21 eta 28rako, bi ostegunetan. Basazabal Jauregian izango dira saioak, eta izena emateko formazio zentroko harreran egin dezakezu, e-posta bidal dezakezu formazioabasazabal@azpeitia.eus helbidera edo 688 845 118 telefonora deitu dezakezu.
Tituludunek gai izan behar dute giza baliabideetako politikak diseinatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko, ikuspegi estrategiko eta oso batetik, egoera bakoitzerako egokienak diren tresnak aukeratuz eta aplikatuz. Lan harremanei eragiten dien inguru juridikoa ere ezagutu beharko dute. Ikastaroa Jose Manuel Gil Vegas izango da Psikologia Industrialean doktorea eta Deustoko Unibertsitateko irakaslea da azken 25 urteotan.
Ikastaroaren prezioa 6,75€ izango da Azpeitian erroldatuentzat eta 8,10€ gainerakoentzat. Ordainketa egin baino lehen izen ematea derrigorrezkoa izango da.
