Gizarte Zerbitzuen bulego berria gaur ireki da, herritarrengandik gertuago
2023/03/20
Gaurtik abian da Gizarte Zerbitzuetako bulego berria; 1766ko Matxinada kaleko 3 eta 4 zenbakian. Gaur goizean inauguratu dute eta bertan izan dira udal ordezkariak, herriko hainbat eragile eta zerbitzuen erabiltzaileak. Gaurtik aurrera, bulego berrietan izango dira herritarrak, informatu eta laguntzeko. Bulego berria irekitzearekin bat, herriarrek eskaintzen diren zerbitzuen berri izan dezaten gida bat banatuko da datozen egunotan etxez etxe.
Gaur, martxoak 20, inauguratu eta ireki da Gizarte Zerbitzuen bulego berria. Udaletxetik metro gutxira eta herritarrengandik gertu izango da hemendik aurrera; M1766ko Matxinada kaleko 2 eta 3 zenbakian. Irekieran izan dira Nagore Alkorta alkatea eta Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako Batzordeburua, herriko eragile desberdinetako ordezkariak eta herritarrak. Gaurtik aurrera, astelehenetik ostegunera 08:30etik 14:30era eta ostiraletan 08:30etik 14:00etara izango da zabalik, herritarren arretarako.
"Herritarrengandik gertu egotea da gure helburu nagusia. Gertu, sortzen diren beharrak detektatu eta erantzuteko; eta, gertu, ahalik eta zerbitzurik gertukoena eta kalitatezkoena emateko. Herritarrentzat irisgarriagoa izango den lekua eta herritar guztientzat ateak zabalik izango dituen espazioa izango da", adierazi du Alkortak hasierako hitzartzean.
Arrazoi ezberdinegatik behar ezberdinak sortzen zaizkiela herritar guztiei gaineratu du: "adinekoentzako, gazte eta familientzako, munduko txoko desbedinetatik etorri direnentzako edo hilabete bukaerara iristeko arazo ekonomikoak dituztenentzako zerbitzu eta baliabideak eskaintzen jarraituko dugu bulego hauetan. Hemen aurkituko dituzue gizarte langileak eta arloko profesional ezberdinak, eta administrariak zuei entzuteko, laguntzeko eta babesteko", jarraitu du. Eta, Gizarte Zerbitzuetan lanean aritzen diren profesionalak eskertzea ere nahi izan du, "bulego aldaketan buru-belarri aritzeagatik eta egunerokoan egiten lan guztiagatik".
Bulegoa, azken urteetan ematen ari diren urratsen ondorengo "jauzia" dela ere azaldu du. "Azken urteotan asko handitu dugu udal barruan sail hau. Zerbitzu eta diru-laguntza berriak jarri ditugu sortzen diren behar berriei erantzuteko. Horretarako, giza-baliabideak ere jarri ditugu". Horren isla, datu bat ere eman du: azken 4 urteetan %28 hazi da gizarte zerbitzuetako aurrekontua. Gaur egun 2,5 milioi baino gehiago bideratzen dira aurrekontuetan.
Zerbitzuen gida, etxeetara
Bulegoa irekitzearekin batera, eskaintzen Gizarte Zerbitzuetako prestazio ekonomiko eta bestelako zerbitzuak biltzen dituen gida bat osatu dute, eta datozen egunotan banatuko da etxez etxe. Bertan, zein laguntza eta nork eska dezakeen zehazten da. Hala, herritarrek eskura izan dezaten, zerbitzu eta laguntzen katalogoa, eta edozein behar sortzean, Gizarte Zerbitzuetara o dezaketela jakin dezaten.





