Goienetxeko kideek eskuz eginiko Gabonetako apaingarriak, herriko txoko desberdinetan
2021/12/14
Beste urte batez, Goienetxe Fundazioko kideek egindako Gabonetako apaingarriekin atonduko dituzte herriko eraikin publikoak eta Bertan Merkatari Elkarteko kide diren dendak. Ohiturari jarraituz, kortxo, kafe kapsula, tela zati edo kartoiak berrerabiliz gabonetako apaingarriak egin dituzte; aurten, zuhait formakoak. Dagoeneko hasi dira beren eskulanak dendaz denda banatzen.
