Gomazko paleta partidak izango dira igandean, Frontoi Txikin
2023/03/09
Gomazko Paleta pilota jaialdia izango da igandean, martxoak 12, Frontoi Txikin. 16:30ean hasita, lehen eta bigarren mailako binakako partida bana izango da ikusgai. Lehen pardian, bigarren mailakoa izango da eta Amaia Lopez eta Ane Kerejeta, Amaia Aizpuuru eta Enara Maciciorren aurka ariko dira. Lehen mailako partiduan, berriz, Maider Mendizabal eta Leire Etxanizek, Leire Galdos eta Amaia Irazustabarrera izango dituzte aurkari. Partiduak Emakume Pilotarien Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatu dituzte eta larunbatean pelotaz gozatzera Frontoi Txikira joateko gonbita egin nahi izan dute.
