Itzulpen automatikoa / Machine translation

Hainbat aldaketa izan dira festetako egitarauan

2023/07/20
Hainbat aldaketa izan dira festetako egitarauan

Festak iristear dira, programa ere etxez etxe banatu da baina azken uneko hainbat aldaketa egin behar izan ditu udalak. Hala, batez ere, ordutegietan izan dira aldaketa nagusiak.


Asteburu honi dagokionez, uztailaren 22an, Oihan Vegaren DJ emanaldia 18:00tan hasiko da eta gaueko Nogenen kontzertua 22:30ean.

Piztiakek uztailaren 29an iemango dien kontzertua, berriz, 20:00etan hasiko da. San Inazio Eguneko Pilota Partiduak 22:00etan izango dira eta abuztuaren 1eko Bulegoren kontzertua 23:30etan hasiko da.

Ordu aldaketa horiez gain, Marea Arroxak udalari jakinarazi dionez, abuztuaren 1ean txosnagunean Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua bertan behera gelditu da.

Aldaketa horietaz gain, eguraldi txarra den egunetan, baliteke lekuz aldatu behar izatea. Uztailaren 25eko Iratxoen kantu sekretua emanaldia, adibidez, Balentina Agirre plazan egitekoa da. Hala ere, eguraldiak lagunduko ez balu Azoka Plazan egingo da. Azken uneko aldaketa horien berri sare sozialen berri zabalduko du udalak.