Machine translation

Hainbat kultur ikuskizunetara joateko autobusa eskainiko da Azpeititik, Kursaal-era

2019/02/25
Hainbat kultur ikuskizunetara joateko autobusa eskainiko da Azpeititik, Kursaal-era

Kursaal Eskura proiektuarekin bat egin du Azpeitiko Udalak, hala, Kursaal Zentroak eskaintzen duen kultur-programazioko zenbait ikuskizunetara autobusa antolatuko du Zestoako eta Azkoitiko udalekin batera. Martxoaren 7an, Gustav Mahler Jugendorchesterek Mahleren “3. Sinfonia” entzutera joateko aukera eskainiko da, lehen aldiz.


Kursaal Zentroak antolatzen dituen kontzertu eta ikuskizun ezberdinak interesa duten lagunen eskura jartzea du helburu ekimen horrek, hori lortzeko, doako autobus zerbitzua eskaintzen du: Gipuzkoako udalerri ezberdinetatik atera eta, behin Kursaaleko kontzertu/ikuskizuna amaitutakoan berriz ere jatorrizko herrietara itzultzen den autobusa eskaintzen da.

Zerbitzu hori erabiltzeko lehen aukera martxoaren 7an izango da. Egun horretan, Gustav Mahler Jugendorchesterek Mahleren “3. Sinfonia” eskainiko du Kursaal Auditorioan.

Zerbitzua erabili nahi dutenentzako jarraitu beharreko prozedura, honakoa da:
Kursaal Elkarguneko web orrian sarrera erosi beharko dute: http:// www.kursaal.eus

Behin sarrera erosita, autobuseko erreserba egin behar dute:

Azpeitia: 943 157068 / kultura@azpeitia.eus

Autobusak Azkoitia, Azpeitia eta Zestoan egingo ditu geldialdiak. Azpeitikoa 18:45ean, anbulatorio aurrean izango da.

Ordu Gaztea/Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroan erosteko aukera izango dute. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da, udaletxeko Kultura Sailean (telefonoa: 943 157068)

Behin erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilan adina edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu beharko du (sarrera horien kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

Kursaal Eskura egitasmoak Urola Erdiko eskualderako atondu duen lehen hitzordu horretarako izen-emateko epea (autobusa / Ordu Gaztea) martxoaren 4an amaituko da.

Martxoak 7, osteguna

Kursaal Auditorioa, 20:00

Gustav Mahler Jugendorchester
Mahler: “3. Sinfonia”
Donostiako Orfeoia eta Orfeoi Txiki
Jonathan Nott, zuzendaria

Sarrerak: 55 / 44 / 35 / 28 / 11 €