Hainbat saio antolatu dituzte Nire Azpeitia plataforma ezagutarazteko
2024/04/22
Plataforma digital berri bat dator herrira: Nire Azpeitia plataforma. Tresna garrantzitsua izango da herriko dendari, ostalari, azokako saltzaile, negozio nahiz elkarteentzat; izan ere, beren bezeroekin modu berritzaile batean komunikatzeko aukera emango die. Herritarrentzat ere hainbat abantaila izango ditu, behar duten informazio guztia aurkitu ahal izango baitute plataforman. Gainera, doakoa eta erabilterraza izango da.
Tresnak nola funtzionatzen duen ezagutu ahal izateko, plataforma garatu dutenek hainbat prestakuntza saio eskainiko dituzte datozen asteetan, arloka banatuta. Saio horiek Basazabalen izango dira, eta parte hartu ahal izateko, komenigarria da izena ematea:
Bertaneko bazkideak
Apirilak 25 (osteguna), 15:00etan
Izena emateko lotura
Ostalaritza
Apirilak 29 (astelehena), 15.00etan
Izena emateko lotura
Herriko negozioak
Maiatzak 7 (asteartea), 15:00etan
Izena emateko lotura
Elkarteak
Maiatzak 7 (asteartea), 18.00etan
Izena emateko lotura
Azokako ekoizleak
Maiatzak 8 (asteazkena), 15.00etan
Izena emateko lotura
Europako Next funtsen laguntza jaso da plataforma garatzeko.
