Itzulpen automatikoa / Machine translation

Hasi bainujantziak prestatzen, kanpoko igerilekua zabaltzear

2025/05/23
Hasi bainujantziak prestatzen, kanpoko igerilekua zabaltzear

Ekainaren 2an irekiko dute, eta, iaz bezala, aurten ere lau hilabetez egongo da zabalik, irailaren 28ra arte.


Eguraldiak ez du gehiegi lagundu azken asteotan, baina uda badator, eta horrekin batera, kanpoko igerilekuaz gozatzeko aukera ere bai. Astelehenean zortzi irekiko dute, ekainaren 2an, eta irailaren 28ra arte egunero egongo da zabalik, ohiko ordutegian: 11:00etatik 20:00etara.

Hala ere, igeriketa ikastaroen eta entrenamenduen eraginez, kanpoko igerilekuarekin lotzen den estalitako zatiak erabilera mugatua izango du hasierako eta bukaerako asteetan. Ekainaren 2tik ekainaren 22ra eta irailaren 8tik irailaren 28ra, astelehenetik ostiralera, honakoa erabilera hau izango du zati horrek:

• 11:00tatik 13:00tara: erabilera partekatua. Ikastaro eta entrenamenduen arabera, kale batzuk bakarrik egongo dira erabilgarri kanpoko erabiltzaileentzat. Erabiltzaileek bertako soroslearen erabakiak errespetatu beharko dituzte.
• 13:00etatik 14:00etara: itxita
• 14:00etatik 17:15era: erabilera partekatua. Ikastaro eta entrenamenduen arabera, kale batzuk bakarrik egongo dira erabilgarri kanpoko erabiltzaileentzat.
• 17:15etik aurrera: itxita

Larunbat eta igandeetan, berriz, irekiera ordutegi osoan zehar egongo da erabilgarri. Aurten ez da kantinarik egongo.

Igerilekuko bazkideek doan izango dute kanpoko igerilekuko sarrera; gainerakoentzat, eguneko prezioa 7,20 euro izango da (18 urtez azpikoek, ikasleek, langabeek eta jubilatuek 5,50 euro). Aurreko urteetan bezala, uda osoko eta hamar eguneko bonuak ere egongo dira.