Itzulpen automatikoa / Machine translation

Hasi dira Aranagoikoa 10 eta 15 etxe-atarien arteko irisgarritasuna hobetzeko obrak

2023/04/18
Hasi dira Aranagoikoa 10 eta 15 etxe-atarien arteko irisgarritasuna hobetzeko obrak

Aranagoikoa auzoko irisgarritasuna hobetzeko helburuz, hainbat neurri eta obra egiten ari da Azpeitiko Udala azken hilabeteotan. Orain, Arangoikoa kaleko 10 eta 15 etxe-atarien arteko irisgarritasuna hobetzeko obrak hasi berri ditu. Lanak hasi berri dira eta bi hilabeteko epean bukatzea aurreikusten da. Lanek 100.402,95 euroko aurrekontua dute eta bi hilabeteko epean gauzatuko ditu Art eraikuntzak enpresak

Irisgarritasuna hobetzen

Aranagoikoa auzoan azken obra horien aurretik beste hainbat pauso eman dira irisgarritasuna hobetzeko helburuz. Lehenik, iazko otsailean abian jarri zenArana eta Arangoikoa lotzen dituen igogailua egin zuen udalak. Ondoren, Aranagoikoa 7 eta 12 etxe-atarien arteko irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ziren eta orain, auzoko espaloiak berritu eta irisgarritasun arauetara egokitzeaz gain, auzoko 10 eta 15 atarien arteko pasoa egokitzeko obrak egiten ari dira.