Machine translation

Hasi dira Aranagoikoako irisgarritasuna hobetzeko obrak

2022/09/02
Hasi dira Aranagoikoako irisgarritasuna hobetzeko obrak

Hasi dira Aranagoikoa auzoko irisgarritasuna hobetzeko obrak. Arana eta Aranagoikoa auzoen arteko igogailua jarri ostean, auzo barruko irisgarritasuna hobetzeko obra horiek egitea adostu zuten auzotar eta udalak eta dagoeneko martxan dira.



Obra horren bidez, 17 eta 18 etxe-atarien arteko zatia, auzoko azken blokera arteko irisgarritasuna hobetuko da. Obrak Art eraikuntza enpresa ari da egiten eta, hiru hilabeteko epean egingo ditu. Horretarako, 130.402,83€ko inbertsioa egingo du Udalak. Obra horretaz gain, auzo horretako 11. etxe-atari aurreko irisgarritasuna hobetzeko proiektua ere ari da aztertzen udala, auzotarren eskariz.

Ur hoditeria eta espaloiak ere bai

Auzoan, ur hoditeriaren estoldura berritu beharra dago, eta Ur kontsortzioarekin elkarlanean egingo dira, irailaren bukaera aldera hasita. Ur hoditeria berritzearekin batera, auzoa hobetzeko helburuz, auzoko espaloiak ere berritu eta irisgarritasun arauetara egokituko dira.
Obra horiek Udalak Ur kontsortzioarekin duen hitzarmenaren baitan egingo dira eta 445.744€ko aurrekontua izango dute. Behin obrak hasita, 3-4 hilabete beharko dituzte lan guztiak amaitzeko.