Hasi dira Done Jakue kaleko babestutako etxebizitzak eraikitzen
2020/10/29
Azpeitiko Udalak Donejakue kaleko 7. zenbakian, apaiz etxean, lau etxebizitza tasatuak eraikitzeko obrak abian jarri ditu. Covid-19ak eragindako alarma egoera dela eta martxoko alarma egoeran administrazio epeak etenda izan ziren. Tarte horretan, ordea, Udalak lanean jarraitu zuen eta ahal izan bezain pronto abian jarri zuen lizitazioa. 681.170, 45€ko aurrekontuarekin esleitu dira obrak; 16 hilabeteko epean eraikiko ditu etxebizitzak Contsrucciones Urbitarte lizitatzaileak. Dagoeneko hasita daude obrak.
