Itzulpen automatikoa / Machine translation

Elizkalean, hasi dira alokairurako 12 etxebizitza berri egiteko, zaharrak eraisten

2019/08/29
Elizkalean, hasi dira alokairurako 12 etxebizitza berri egiteko, zaharrak eraisten

Azpeitiko Udalak azken urteotan abian jarri duen etxe hutsetatik abiatutako etxebizitza politikaren baitan, eta Alde Zaharra biziberritzeko asmoen baitan, 2017an hiru etxe-atari erosi zituen Elizkalean: 24, 26 eta 28 atariak, hain zuzen. Orduan adierazi bezala, bertan alokairura bideratutako 12 etxebizitza eraikiko ditu, eta aste honetan hasi dira etxe zaharrak botatzen. Lan horiek direla eta, ibilgailuentzat itxita izango da hainbat egunez kalea. 


Aste honen hasieratik ari dira etxe-atariak barrutik husten. 

 

Babestutako etxebizitzen aldeko politika

Azpeitiko Udalak babestutako etxebizitzen aldeko apustu sendoa egin du azken urteotan. Hala, Esklabak Iturzulo eremuan 62 etxebizitza babestu (babes ofizialekoak eta Udal sustapenekoak) esleituta ditu, eta eremu horretako bigarren fasea ere aurre lanketan da.

Horretaz gain, ordea, Alde Zaharrean ere hainbat etxebizitza egingo ditu, eremu hori biziberritzeko hartutako neurrien baitan. Hala, apirilean apaiz etxea eraitsi zuen 4 etxebizitza berri eraikitzeko, eta Errebaleko 4. etxe atarian ere beste babestutako lau etxebizitza eraikiko dira.