Hasi dira haur-parke berriak jartzen
2023/05/30
Azpeitiko Udalak herrian dauden 31 haur-parkeetako 3 berrituko ditu eta hasi dira dagoeneko lan horretan. Etxe-alai, Balentina Agirre eta Iñaki Azpiazu auzoetako parkeak erabat berrituko dira, eta aurreko astean hasi ziren lan horretan. Etxe-alai auzoko parkeari berritzeari ekin diote dagoeneko. Azken egunotan parke zaharra kendu dute eta azken egunotan, eguraldia lagun dutela hasi da berria itxura hartzen ere. Etxe-alaikoaren ondoren berrituko dituzte beste biak ere. Hiru parke horiek berritzeko 151.024,09 euro inbertitu ditu udalak eta Montajes Garra SL enpresari esleitu zaizkio lanak, lehiaketa publiko bidez.
