Hasi dira Sanjuandegiko Skate park zaharra kentzeko obrak
2023/06/12
Sanjuandegiko skate park zaharra eraisten hasi berri dira. Iaz, Izarraitz Atea parkean berria eginda, Sanjuandegin zaharkituta gelditutako skate parkea kentzeko prozesua abiatu zuen udalak. Obren lehiaketa publikoa egin ostean, hasi berri dira skate parkea kentzen. Obrak Art eraikuntzak SL enpresa ari da egiten eta bi hilabeteko epean bukatuta izatea aurreikusten da. Skate park-a kendu ostean, autoentzako aparkalekua atonduko da. Horretarako, 333.037,21 euroko inbertsioa egingo du udalak.
