Hasi dituzte Salbe auzoko berdegunea eraberritzeko lanak
2025/06/09
Auzotarren eskaerari erantzunez, aisialdirako edo atsedenerako gune berri bat sortuko du udalak. Horretarako, lehendik dagoen berdegunea eraberrituko du.
Gune berriaren berritasun nagusia da petankan jolasteko eremu bat izango duela. Horrez gain, zuhaitzak landatuko dira, eta itzalpean eserita egoteko guneak jarri. Izan ere, herritarrek gero eta gehiago eskatzen dituzte gune freskoak.
Aurreikuspenen arabera, bizpahiru astean amaituta egongo dira lanak.
