Haur eta gaztetxoen aisialdiko doako ekintzak izango dira datozen egunotan
2022/07/21
Hondar eskultura tailerra, ur parkea eta paintballean ibiltzeko aukera izango dute herriko haur eta gaztetxoek. Paintballean ibili nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute.
Festa giroan, baina festa egunetatik aparte, Azpeitiko Udalak haur eta gaztetxoen aisialdirako hainbat ekintza antolatu ditu. Bihar, izango da lehen ekintza, hondar eskultura tailerra, Andoni Bastarrikak eskainia. Goizeko 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da. plazan.
SAntioak pasatu ostean, uztailaren 27an, arratsaldean, ur parkea izango da Karmelo Etxegarai Ikastolako Perdillegiko jolaslekuan. eta hurrengo egunean, uztailaren 28an, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara bitartean Paintball-ean ibiltzeko aukera izango da Izarraizko atean. Azken honetan ibiltzeko gonbidapena hartu beharko da aurrez. Taldeak hobeto egokitzeko, bi adin eremu zehaztu dira, eta adinaren arabera ordu desberdinean hartu ahal izango da parte. Ordubete inguruko txandak egingo dira.
Ordutegia eta txandak
Goizean
10:00etan, 12 urtetik gorakoen taldea. Eman izena
11:15ean, 8 eta 12 urte bitartekoak. Eman izena
12:30ean, 12 urtetik gorakoen taldea. Eman izena
Arratsaldean
16:00etan, 8 eta 12 urte bitartekoak. Eman izena
17:15ean, 12 urtetik gorakoak. Eman izena
18:30ean, 8 eta 12 urte bitartekoak. Eman izena
19:45ean, 12 urtetik gorakoak. eman izena
