Haur eta gaztetxoen Aste Santuko oporraldirako Udalak antolatutako ekintzetan izena emateko epea zabalik da
2019/04/01
Aste Santuko oporraldirako haur eta nerabeentzat ekintzak antolatu ditu Udalak, Gaztedia Sailaren bidez. Apirilaren 15, 16 eta 17an izango dira eta adinaren arabera ekintza eskaintza ezberdina izango dute. Gaurtik ostiralera bitatean (apirilak 5era artean) izango da izen ematea irekita.
Udal Ludoteken kasuan, bi adin-tarte banatu dituzte:
HH5 eta LH2 bitarteko haurrek honako ekintzak egiteko aukera izango dute:
Apirilaren 15a, astelehena: GOAZEN JOLASTERA (10:00etatik 13:00etara)
Apirilaren 16a, asteartea; Egun pasa: EKOGUNERA (10:00eratik 17:30era)
Apirilaren 17a, asteazkena: SORTU, JOLASTU, GOZATU (10:00etatik13.00etara)
LH3 eta LH6 bitarteko haurren kasuan, honako ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute:
Apirilaren 15a, astelehena: TALDE JOLASAK (10:00etatik 13:00etara)
Apirilaren 16a, asteartea; Egun pasa: BIZKAIA PARK ABENTURARA (10:00etatik 17:30era)
Apirilaren 17a, asteazkena: MENDIAN TIPI-TAPA (10:00etatik 13:00etara)
Guztien topalekua Betharran-eko jolastokia izango da eta ekintzetan parte hartzeko 15€ ordaindu beharko dute.
Izen-emate epea apirilaren 1etaik 5era izango da Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoan, honako ordutegian:
GOIZEZ: 10.00-12.30era
ARATSALDEZ: 17.00-19.00etara.
Gazteentzat ere ekintzak
Gaztelekuaren kasuan, aurten hiru egunetan ohiko ordutegian zabalduko dute Gaztelekua eta bertan elkartzen direnekin egingo dituzte ekintzak. Horietan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.
Urrestillan ere bai
Urrestillan ere egingo dituzte ekintzak. Horien kasuan, izen-ematea bertako estankoan jaso eta entregatu beharko dute azpeitiarren epe eta prezio berean. Ekintzak honakoak izango dira:
Apirilaren 15a, astelehena: JOLASAK (10:00etatik 13:00etara)
Apirilaren 16a, asteartea; EGUN PASA: azpeitiarrekin joango dira goian aipatutako lekuetara, adinaren arabera bakoitzari egokitzen zaion taldearekin (10:00etatik 17:30era)
Apirilaren17a, asteazkena: MENDI BUELTA (10:00etatik 13:00etara)
Urrestillan ohiko topalekuan elkartuko dira.
