Haur eta gaztetxoen ekintzetan izena emateko epea zabalik da, abenduaren 4ra arte
2020/11/27
Urtea ari da bere bukerara iristen eta, aurtengoan ere, udalak Gabon garairako herriko haur eta gaztetxoentzat ekintzak antolatu ditu. Covid-19aren osasun krisia tarteko, aurtengo ekintzak herrian bertan burutuko dira eta beste urteetan baino talde txikiagoetan egingo dira. Ekintzak abenduaren 21, 22 eta 23an izango dira, goizez eta adin tarte banaketa egingo da; lau taldetan banatuko dira haurrak adinaren arabera:
- HH5
- LH1 eta LH2
- LH3 eta LH4
- LH5 eta LH6
Ekintzen kostua 15€koa izango da eta izen-ematea online egitea gomendatzen da. Hala ere, online egiteko arazoak dituztenek, Gazte Informazio Bulegora jo dezakete, telefonoz deituz (943 15 71 60), mezu elektronikoa idatziz (gib@azpeitia.eus) edo bulegora joanez (sindikatu zaharreko 1. solairuan). Abenduaren 4a izango da izena emateko azken eguna.
Gaztelekua abenduaren 21, 22 eta 23an goiz eta arratsaldez irekita egongo da. Aurrerago jakinaraziko zaie nerabeei nolakoa izango den egun horietan Gaztelekuaren funtzionamentua.
