Itzulpen automatikoa / Machine translation

Haur eta helduek elkarrekin aisialdiaz gozatzeko helburuz sortu da Jostorratz ekimena

2022/11/14
Haur eta helduek elkarrekin aisialdiaz gozatzeko helburuz sortu da Jostorratz ekimena

Plazatarrak ekimenak jarritako oinarriei segida eman asmoz, Udal Gazteria Sailak,  Ludotekek bidez, ekimen berrri bat jarriko du abian aurtengo ikasturtean, Jostarratz ekimena hain zuzen. Egitasmo horren helburua, batetik, herriko haur zein helduei aisialdirako espazioak eskaintzea izan da. Eta bestetik, haur-heldu arteko harreman parekideak sortzea.

Guzti hori lortzeko asmoz, ikasturtean zehar hainbat saio desberdin antolatuko dira. Bertan Azpeitiko haur zein helduek hartu ahal izango dute parte, herriko txoko desberdinetan hainbat dinamika aurrera eramanez.


 

Lehen ekimena

Lehen ekimena, azaroren 18an egingo da Plazan, 17:30etik 19:00etara. goxo-goxo izango da eta HH5etik LH6ra bitarteko haur zein beren gurasoei zuzenduta egongo da. 4 haurreko heldu batek izena eman eta parte hartu behar du. Izen ematea azaroaren 16ra arte irekita izango da hemen.

Edozein zalantza edo argibidetarako 943 15 71 61 telefonora deitu daiteke.