Itzulpen automatikoa / Machine translation

Haur filosofia ikastaroko helduentzako saioa eskainiko da martxoaren 25ean

2023/03/03
Haur filosofia ikastaroko helduentzako saioa eskainiko da martxoaren 25ean

Jakinmin Praktika Filosofikoen Elkarteak haur filosofia modu ludikoan lantzeko saioak eskaintzen ari da haurrentzat urtarrilaren bukaeratik. Martxoan,haurrentzako bi daio izango dira, martxoaren 11 eta 25ean eta helduentzako saioa ere eskainiko dute. Zehazki, martxoaren 25ean 11:00etatik 13:00etara izango da doako saioa.Iirakasle, guraso, hezitzaile zein gaian interesa duten helduei zuzendutakoa da eta aurrez izena eman beharko da.


Heldu eta hezitzaileentzat haur filosofia ezagutu eta lantzen ikasteko hitzordua izango da martxoaren 25ean, larunbatez, izango da saio hori 11:00etatik 13:00etara bitartean Basazabal Formazio Zentroan. Saio hau ere, haurrena bezala, Jakinmin elkarteak dinamizatuko du, eta irakasle, guraso, hezitzaile zein gaian interesa duten helduei zuzendutakoa da.

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuarekin jarri behar da harremanetan, 943-25 50 06 telefono zenbakira deituta edota hezkuntza@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzita.

 

Haurren bi saio ere bai

Urtarrilaren bukaeran abiatu zen haurrentzako tailerra eta martxoan bi saio egingo dira, martxoaren 11 eta 25ean, arratsaldez izango dituzte saioak.