Itzulpen automatikoa / Machine translation

Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, mural bat margotzen hasiko dira ostiralean

2024/11/20
Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, mural bat margotzen hasiko dira ostiralean

Urtero bezala, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, haurrekin lanketa bat egin dute Azpeitiko udal ludoteketan. Horrekin batera, ostiral arratsaldean, azaroak 22, Iturritxiki Ludoteka aldameneko paretan mural bat margotzen hasiko dira ludoteketako hezitzaileak eta erabiltzaileak.


Nazio Batuen Erakundeak 1989ko azaroaren 20an onartu zuen haurren eskubideei buruko hitzarmena, eta haurren eskubide zibil, politiko, ekonomiko, sozial, kultural eta osasun eskubideak ezarri zituen.

Besteak beste, kategoria hauetan sailka daitezke haurren eskubideak:

- Biziraupen eskubideak: babestu eta bermatu egin behar dira bizitzeko eskubidea eta oinarrizko premiak (osasuna, elikadura eta babesa).

- Garatzeko eskubideak: babestu eta bermatu egin behar da garapen osoa (fisikoa, espirituala, morala eta soziala), hezkuntza, kultura, jolasa eta pentsamenduaren askatasuna, kontzientzia eta erlijio eskubideak.

- Babestuak izateko eskubideak: babestu eta bermatu egin behar dira ez daitezen abusatuak izan, ez arduragabekeriaz tratatuak, ez esplotatuak; izena, nazionalitatea eta zainduak izateko eskubidea izan behar dute.

- Parte hartzeko eskubideak: babestu eta bermatu egin behar da komunitateko jardueretan parte hartzea, tokikoetan zein herrialdekoetan, eta adierazpen askatasuna ere bai.

- Entzuna izateko eskubidea: babestu eta bermatu egin behar da besteekiko errespetua. “Ez badiozu haurrari entzuten, haurrak ez die besteei entzungo”.