Itzulpen automatikoa / Machine translation

Haurren igeriketa ikastaroko onartuen zerrenda, kontsultagai

2025/06/05
Haurren igeriketa ikastaroko onartuen zerrenda, kontsultagai

Udako ikastaro eskaintzaren izen ematea amaitu ondoren, https://azpeitikokirolpatronatua.eus/es/ webgunean kontsultagai daude haurren igeriketa ikastaro trinkoetako onartuen zerrendak. Gainontzeko ikastaroetako izen emateen zerrendak, berriz, datorren astean argitaratuko dira.


Haurren igeriketan eskainitako ia ikastaro guztiak aterako dira aurrera, eta plaza libre batzuk ere geratzen dira.

Beraz, nahi duenak izena eman dezake oraindik, plazak bete arte. Bestalde, gutxieneko izen emateak izan ez dituzten ikastaroetan izena eman dutenek harrerara jo dezakete, informazioa eskatu eta dauden aukeren inguruko zalantzak argitzeko.