Itzulpen automatikoa / Machine translation

Haurrentzako Gabonetako parkea izango da datorren astean

2022/12/23
Haurrentzako Gabonetako parkea izango da datorren astean

Gabon oporraldian, haurrentzako gabon parkea izango da beste urte batez Azpeitian. Hilaren 27tik 30era izango da Izarraitz Pilotalekuan. Sarrerak dagoeneko eskuragai daude online (haurrek soilik erosi behar dute sarrera), baina txanda bakoitzaren hasieran ere izango dira bertan eskuragai, gutxi batzuk.

Hilaren 27, 28, 29 eta 30 arratsaldez izango da irekita eta ordu eta erdiko hiru txanda izango dira egun bakoitzean; 15:30ean, 17:00etan eta 18:30ean. Hala, parkera sartzen direnek ia zain egon beharrik gabe izango du jolasetan ibiltzeko aukera. Sarrera bakoitzak 2€ko prezioa du.

0-3 urte bitarteko haurrek ez dute aurrez sarrerarik hartu beharko, ezta aniztasun txartela dutenek ere, txandara joan eta bertan ordainduta sartu ahal izango dute.

 

Sarrerak online

15:30eko txanda

17:00etako txanda

18:30eko txanda