Hazparneko Elhuyar kolegioko eta Azpeitiko Izarraizpe ikastolako ikasleak, udaletxean
2026/03/18Hiru egun pasatuko dituzte Azpeitian Hazparneko (Lapurdi) Elhuyar kolegioko ikasleek, eta gaur udaletxean izan dira, Azpeitiko Izarraizpe ikastola publikoko ikasleekin batera.
Leire Sarasua, Aitor Larrañaga eta Joanes Amenabar zinegotziek egin diete harrera. Udaletxean egon ostean, Azpeitia ezagutzeko aukera izan dute; ondoren, elkarrekin bazkaldu dute bi ikastetxeetako ikasleek.
1987tik senidetuta daude Azpeitia eta Hazparne.
