Machine translation

Hazparneko Elhuyar Kolegioko eta Urola Ikastola BHI-ko ikasleei harrera egin zaie udaletxean

2019/04/11
Hazparneko Elhuyar Kolegioko eta Urola Ikastola BHI-ko ikasleei harrera egin zaie udaletxean

Asteartetik Azpeitian dira Hazparneko Elhuyar kolegioko 43 ikasle eta irakasle, Azpeitia ezagutzen. Azken 10 urteetan, Urola Ikastola BHIrekin duten harremana dela eta, etorri ohi dira herria ezagutzera. Gaur elkartu dira bi ikastetxeetako gaztetxo eta irakasleak elkarrekin, eta eguna hasteko udaletxean harrera egin zaie. 


Aitor Bereziartua alkateordeak eta Eneko Etxeberriak Azpeitia eta Hazparneren arteko loturak azaldu dizkiete, eta eskerrak eman "gure herria ezagutzera etortzeagatik". Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude duela 30 urtetik, eta azken urteotan ahalegin berezia egin dute Hazparneko parezkatze komiteak eta Azpeitiko Udalak urteurren horren aitzakian harremanak sendotzeko. Bide horretan, bihar, Juan Antxieta Musika Eskola eta Hazparneko musika eskolak elkarrekin kontzertua eskainiko dute Izturitzen (Nafarroa Beherea).

12 eta 14 urte bitarteko ikasleak elkartu dira gaur, eta udaletxetik irteeran, gaztelekuko hezitzaileek gidatuta jolasak egin dituzte elkarrekin. Ondoren, Azpeitiko ikasleek gida lanak eginez herria ezagutarazteko asmoa zuten, eta bazkal aurretik Urola Ikastola BHI-ra joan eta aurkezpen batzuk egin ostean bazkaldu behar dute. Eguna bukatzeko, Elhuyar kolegioko ikasleak igerilekura joango dira arratsaldea bertan pasatzera. 

Bisita, irudietan

Hazparneko ikasleak4

Hazparneko ikasleak1

Hazparneko ikasleak3

Hazparneko ikasleak2