Helduen kirol ikastaroetarako izen emateak online egiteko aukera egongo da aurrerantzean
2024/11/25
Orain arte, ikastaroetan alta emateko, igerilekuko bulegoetara bertaratu beharra zegoen, baina gaurtik aurrera, izen emateak online egiteko aukera eskainiko da, patronatuaren web orritik.
Hasiera batean, helduen ikastaroekin egingo da froga, eta ondo funtzionatzen duela ikusten bada, haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko ere formulario bat prestatuko da.
Helduen ikastaroak urritik ekaina bitartean izaten dira, baina plaza libreak egonez gero, urte guztian zehar alta emateko aukera dago. Hori horrela, hemendik aurrera online formularioaren bitartez jasotzen diren alta eskaerei ahal bezain azkar erantzungo zaie plazarik baduten edo ez.
Hala ere, betiko moduan kiroldegira bertaratu nahi dutenek ere aukera izango dute presentzialki alta eskaerak egiteko. Formularioaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi izanez gero, joan igerilekuko harrerara edo deitu 943814121 telefonora.
