Hementxe dira Karnabalak!
2023/02/17
Iritsi dira Karnabalak. Hementxe dira. Eta datozen egunetan festa giroa izango da Azpeitian. Karnabaletarako hamaika ekintza antolatu ditu udalak; guztiak doan. Udalak Azpeitian erasoek ez dutela lekurik gogora nahi du eta eraso matxisten inguruko lanketa eta sentsibilizaziorako gunea jarriko du igandean eta astelehenean.
Dena prest du udalak karnabaletarako. Egitarau anitza antolatu du datozen egunetako eta hamaika doako ekintza izango dira Azpeitian. Udalak festaz gozatzeko deia egiten du, beti ere, errespetutik eta elkartasunetik gozatzeko deia egiten du; festan guztiok libre eta seguru sentitzeko eta sentiarazteko.
Eraso matxista gabeko gunea
Plaza txikian jarriko da eraso matxistarik gabeko gunea, Jai eta Astelehen Karnabalean. Bertan, gaian adituak diren pertsonak izango dira erasoen inguruko informazio eta kezkak argitzen, aholkatzen eta laguntza eskaintzen. Otsailaren 19an, igandean, 20:00etatik 00:00etara izango da gunea. Otsailaren20an, astelehenean, berriz, 21:30etatik 02:00etara izango da.
Arreta telefonoak
Kanpaina abian jartzearekin batera, edozein erasoren aurrean arretarako telefonoak ere gogorarazi nahi ditu erakundeak:
- Gizarte Zerbitzuak: 943 15 72 92
- Udaltzaingoa: 092 edo 943 15 13 13
- Ertzaintza: 943 08 37 80
- Emakumeen Txokoa: 688 751 000
- Parekidetasun saila: 943 15 79 28
-Satevi (24h informazio eta arreta zerbitzua): 900 840 111
EGITARAUA
Otsailak 17, ostirala
18:00etan Euskal Inauterien Jaialdia egingo dute Azpeitiko Ikastola Ikasberri kooperatibako kideek. Herriko kaleak euskal inauteriz jantziko dituzte.
• Irteera: 18:00etan San Martin egoitzaren paretik.
• Amaiera: 20:00etan Plaza Nagusian.
Ibilbidea: San Martin egoitza, Artzubia, Olazko Andre Mariaren plaza, Plaza Nagusia, Elizkalea, Soreasuko Sebastian Donearen parrokia, Perez Arregi plaza, Erdikalea, Plaza Txikia eta Plaza Nagusia.
Otsailak 18, larunbata
17:30ean Freestyle Street Showa, Izarraitz pilotalekuan.
Otsailak 19, igandea ELEGANTEEN EGUNA
09:00etan Izarraitz Txistulari Taldearen diana.
11:30ean Udal Musika Bandaren eta Eltziegoko gaiteroen diana, eta Incansables txaranga herriko kaleetan.
12:00etan Sokamuturra, Plaza Nagusian. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
XLIII. Sokamuturra Argazki Lehiaketa-Imanol Elias Seria, Azpetiko Argazki Elkarteak antolatuta.
12:30ean Elegante Eguneko pasiera, eta Itsasi dantza taldeko artzain-inudeen, danbor jotzaileen nahiz karrozaren kalejira, Juan Antxieta musika eskolako txistularien eta Incansables txarangaren laguntzarekin. Incansables txarangaren emanaldia herriko kaleetan.
16:15ean Izarraitz txistulari taldeak, Eltziegoko gaiteroek eta Udal Musika Bandako kideek zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale txistua joz.
16:30ean Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
17:30ean Ipurbeltz kale antzerkia, Azoka Plazan.
19:30ean Gauerdi txarangaren emanaldia kaleetan zehar. DJ Josu Rodriguezen emanaldia Plaza Nagusian.
20:00etan Rock Kalean elektrotxarangaren emanaldia herriko kaleetan.
Otsailak 20, astelehena
11:00etan Sokamutur txikia Erdikalean eta zezen txikiak eta poniak Plaza Nagusian. Ganadutegia: Arno.
12:30ean Herriko erraldoiek eta buruhandiek irekiko dute mozorrotutako haurren desfilea. Banda Gaztea, txilibiteroak eta Juan Antxieta musika eskolako trikitilariak ariko dira giroa alaitzen.
Bukaeran, gaztetxoentzat dantzaldia izango da, Diskopuntx taldearekin, eta gozokiak banatuko dituzte Plaza Nagusian.
16:00etatik 20:00etara Haurrentzako jolas parkea, eta gazteentzat eta nerabeentzat errealitate birtualeko jolasak, dance jokoak eta simuladoreak Izarraitz pilotalekuan.
16:15ean Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale txistua joz.
16:30ean Sokamuturra. Ganadutegia: Saka.
18:30ean Deiadar txaranga kaleetan.
19:30ean Udal Musika Bandaren kalejira.
20:00etan Mozorro lehiaketaren hasiera.
DJ Davila, Plaza Nagusian.
Vertical perkusio taldearen emanaldia kaleetan.
23:30ean Oihan Vega DJa, Plaza Nagusian.
00:00etan Mozorro lehiaketaren sari banaketa, Plaza Nagusian.
Ondoren, PERCULIGHTS perkusio taldearen emanaldia, kaleetan zehar.
MOZORRO LEHIAKETAKO SARIAK
Banakakoak:
1. saria: 200€
2. saria: 150€
3. saria: 100€
Taldekoak:
1. saria: 800€
2. saria: 700 €
3. saria: 500 €
4. saria: 300€
Inauteri giro onena duen tabernari sari berezia: 200€
Otsailak 21 , asteartea
00:30ean Los Pasai txarangaren emanaldia kaleetan. Itsasiko ttuntturroak kaleetan.
05:00etan Baratxuri zopa jana, Azoka Plazan.
06:00etan Musika Bandaren eskutik, goiz eresia.
07:00etan Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
12:00etan Herriko Banda Gaztearen kalejira.
16:15ean Zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak eta Banda Gazteak girotuta. Izarraitz txistulari taldeak zezenaren ibilbidea irekiko du kalerik kale txistua joz.
16:30ean Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.
17:30ean BAT, BI, HIRU...MAGIA ikuskizuna SUN magoaren eskutik, Sanagustin kulturgunean.
18:00etan Irulitxa txaranga kaleetan.
20:00etan 2023ko Inauterien amaiera: suzko zezena, Plaza Nagusian, Irulitxa txarangaren laguntzarekin.
