Itzulpen automatikoa / Machine translation

Herri eragileekin bilera irekia egingo du Udalak ostegunean, ekainak 29, 19:00etan Sanagustinen

2023/06/26
Herri eragileekin bilera irekia egingo du Udalak ostegunean, ekainak 29, 19:00etan Sanagustinen

Herriko arlo desberdinetako eragileekin bilera egingo dute ostegunean, ekainak 29, udal arduradun politiko berriek. Ekainaren 17an kargua hartu zutenetik lanean ari dira, eta eragileekin elkartu nahi dute antolaketa berria azaldu eta elkar ezagutzeko. Bilera irekia izango da eta edonork har dezake parte.

Gaur arratseko plenoan 2023-2027 agintaldi berriko lan arduretarako banaketa eta izendapenak egingo dituzte, eta udal berriak, ostegunean, ekainak 29, 19:00etan hasita bilera egingo du herriko arlo desberdinetan lanean ari diren herritar eta eragileekin.

Bilera irekia izango da, eta bi helburu izango ditu: alde batetik, elkar ezagutzea eta iritziar trukatzeko espazioa sortzea; eta bestetik, batzordeburu berrien izendapenen eta batzordeen osaketaren berri ematea. Ondoren, elkar ezagutu eta hitz egiteko luntx izango da.