Itzulpen automatikoa / Machine translation

Herri Urrats laguntzeko 5.000€ko ekarpena egin du Udalak

2023/05/18
Herri Urrats laguntzeko 5.000€ko ekarpena egin du Udalak

Azpeitiko Udalak urtez urte Ipar Euskal Herriko haur eta gazteek euskaraz ikasteko aukera eta izan dezaten diru ekarpena egin ohi dio, Seaskaren bidez, Herri Urratsi. Aurten ere, egin berri du diru ekarpena.

Larunbatean Senpere inguruan izandako uholdeek erabat baldintzatu zuten aurtengo Ipar Euskal Herriko Ikastolek antolatutako euskararen festa. Eguerditik aurrera eta motzagoa egin behar izan zuten eta horregatik, aurreikusi dituzten galeren aurrean, elkartasun uholdearen beharra azpimarratu dute antolatzaileek. Egoera ikusirik, Azpeitiko Udalak aurtengoan ohi baino ekarpen handiagoa egitea erabaki du; 5.000€koa.