Herriko hainbat parke eta bide garbitu dituzte gaur, elkarlanean
2023/06/12
Gaur goizean, herriko ikastetxeetako gazteak eta garaguneko kideak Azpeitiko hainbat parke eta bide garbitzen aritu dira. Ohituraz, ekainean, elkarlanean, Urola ibaia garbitu ohi dute herriko ikasleek eta beste hainbat eragilek. Aurtengoan, ibaia garbitu berri dagoenez herriko hainbat puntu, paseo ertz eta parke garbitu dituzte. Guztira, 196 pertsona aritu dira gaur herria garbitzen eta 100 kg zabor bildu dituzte.
Lanak bukatu ostean, hamaiketakoa egin dute Ekoetxean.
